Prospectiva blog

2004ko urriaren 29a, ostirala

eu Berriak Etorkizunari begira

Musika Industria

Musika industriaren etorkizuna eta Interneten eragina The Economist aldizkarian aztertuak

Ez naiz bereziki musika zalea, baina bazter guztietan entzuten dugu Internet eta musika, top-mantak, pirateoa eta antzerako gaiei buruzko eztabaidak. Eztabaida gehienak bezala, ekonomia eta enpresa inguruko ikerketetan eta aldizkari "serioetan" gaia plazaratzen ari da.

Horregatik, azken boladan Musika eta Internet inguruko eztabaida eta Musika industriako negozio ereduen aldaketak jasotzen duen The Economist aldizkari famatuaren The music industry. Music's brighter future artikulua aipatu behar dagoela uste dut.


Argazkia: The Economist

Argi dago, dio The Economist-ek, Internet zoragarria izango dela musika erosleentzat, baina gaur egun musika merkatua dominatzen duten makro-diskoetxeentzat mehatsu handia da.

Internet Federation of the Phonographic Industry delakoaren datuen arabera, lau enpresen artean, Universal, Sony/BMG, Warner eta EMI, merkatuaren %75a baino gehiago kontrolatzen dute (AEB-n eta Europan %80a baino gehiago) eta diskoetxe independiente guztien artean gainontzeko %25a banatzen dira.

Aipatutako makro-etxeek ez dute, orain arte, Interneterekin ezer jakin nahi, ohizko negozio ereduari eutsi nahi izan diote, baina musika salmentak %20a jaitsi dira 1999 eta 2003 urteen artean.

Azken boladan, pleitu, eztabaidak eta ipini dituzten oztopoei esker, badirudi salmenten etengabeko jaitsiera gelditu egin dela eta, era berean, badirudi Internetetik doan jaitsitako kopia kopurua jaitsi egin dela ere.

Gauzak aldatzen doaz Musika industrian

Dena den The Economist aldizkariak dioenez, diskoetxe handien Internetekiko joera aldatu egin da, batez ere aintzindari izan zen Appleren iTunes eta Ipod-ei esker, makro-diskoetxeetako direktiboek Internetetik jaitsitako musika ordaindu egingo dela uste omen dutelako (naiz eta merkatu osoaren %5a baino ez izan orain)

Beraz, gauzak aldatzen doaz. Ohizko negozio ereduan diskoetxe handiek:

  • ekonomia eskalaren abantailak zituzten,
  • artista askoren eskubideak,
  • behin eta berriz berrargitara daitezkeen katalogo handiak,
  • irratiekiko hartu eman handia (edo kontrola: New York-eko Eliot Spitzer fiskalak eskupekoak ote dauden ikertzen ari da),
  • musika inguruko kanal osagarrien kontrol ia osoa: CD banaketa, promozioak, zinema, iragarkiak eta publizitatea, zuzeneko musika birak eta abar.

Internet: musika disko-etxeen estrategia eta negozio eredu aldaketa

Internetek alda ditzake erabat aipatutako kanal osagarri horiek eta diskoetxe independientek edo artistek bere kabuz, handiek bezain erraz edo sail dute internet bidezko akzeso hori.

Normalean, musika industrian, diskoetxe txikiek askoz azkarragoak eta berritzaileak dira eta, ondorioz, handien ohizko estrategia independiente eta txikiak erostea, jatea edo irenstea zen.

IMPALA independienteen elkarte komertzialaren arabera, lau handien salmenten %65a duela 18 hilebete independiente batekin sinatu zuten artistetatik dator. Lehenago ere, independiente hauekin, indies hauekin, sinatu zuten Bob Marley, U2, Pink Floyd, Janet Jackson, Elvis Presley edo beste askok, lehen aldian.

Dena den, disketxe handiek ez omen daude, lehen bezain beste, diskoetxe txikien erosketa estrategia honen alde eta The Economist-aren arabera, etorkizunari begira hurrengo hamarkadarako handien estrategia arrisku teknologiko gehiago eta kreatibitate gehiagorekin jokatzean legoke.

Enviado por: Eneko Astigarraga. 07:20 | Permalink | Comentarios (2)

Comentarios

Re: Musika Industria

The future introduction program that they have planned is very wonderful, and it brings a lot of great things to all of us. Not sure if that will become a reality or not, but I believe that it will. Thanks for sharing this with us, we really appreciate it.

Enviado por: melon playground Cuándo: 2024.10.01 05:56

Re: Musika Industria

Musika merkatua dominatzen duten makro-diskoetxeek, hala nola Universal eta Sony, independentzia falta handia eragiten dute. Horrela, artistak eta musika sortzaileak zailtasun handiak dituzte euren lanak zabaltzeko. Egun, Internetek aukera berriak eskaintzen ditu, baina oraindik ere erronka handiak daude.

Enviado por: Incredibox Mustard Cuándo: 2024.10.12 07:11

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula