Prospectiva blog

2004ko azaroaren 25a, osteguna

eu Bitxikeriak

Sendagileak eta gaixoak: rol aldaketa

Harvard Business School–eko irakaslea den Richard Bohmer fisikalariak, teoria polita kaleratu du bere The Changing Roles of Doctors and Patients artikuluan: medikuen eta gaixoen izana eta rolak aldatzen ari dira.

Bohmer-en ustetan, duela urte batzuk gaixoek askoz ere pasiboagoak ziren eta bere egoeren ez jakitasun handia edo osoa zuten. Ondorioz, sendagileengan uzten zituzten diagnosia eta gaixotasunaren aurrean hartu beharreko erabakiak.

Aldiz, gaur egun paziente edo gaixoek askoz gehiago dakite. Zenbait baldintzetan medikuntza arloko tresnak erabiltzen dituzte eta beraiek egiten dituzte bere froga edo testak: diabeterako, tentsio alturako, eta beste gaixotasun askorako.

Urruti joan gabe, webari esker gaixoa askoz informatua dago, ezaguera gehiago du, gehiago daki, ... medikamentu edo tratamenduei buruz. Esate baterako, gure enpresan, CodesSyntax -en, hainbat bezeroentzat (Biolaster, Axmed, Hiru , ) egindako webguneak kontsultatuz edozeinek jakin dezake "Hipoxia intermitente", "bostgarren metatarsianoaren haustura", "orkatila lesioak", eta abar zer diren; Joxe Arantzabal edo Peio Zubiriak kontatutakoei esker asko ikas dezakegu; oso interesgarri eta emankorrak diren artxibo irekien (Open Archives) bitartez informazioa, ezaguera, ikerketak, ... trukatzeko esperientzia onenak medikuntza arloan ematen ari dira, Biomed Central webgunean bezala; Cybermedikuntza ere aurrera doa ...

Gainera, diagnostiko eta tratamenduetan autolaguntzarako tresnak gero eta hobeak, aurreratuagoak eta hedatuagoak dira.

Bestalde, sendagile askok, batez ere erakunde handietan eta lurralde aurreratuetan, rol berriak hartzen dituzte kudeaketa edo sistemen arduretan.

Aldaketa ez da erabatekoa, eta egileak aitortzen duen bezala, gaixotasun berriak eta eginkizun berriak sortzen ari dira medikuen artean, gainera bezero-paziente guztiak ez dira horrelakoak eta askok nahiago dute sendagilearekin erlazio paternalistagoa izatea.

Baina, etorkizunari begira azken hau landatar girora mugatuko omen da...

Beraz, medikuntzan eta gizartean orohar ezagutu ditugun aurrerapen teknologikoen ondorioz eta gaixoen ezaguera mailaren igoeraren ondorioz, sendagileek gaixo motaren aldaketa barneratu eta egoera berri honetara egokitu beharko dute ezinbestean.

Enviado por: Eneko Astigarraga. 01:57 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Re: Sendagileak eta gaixoak: rol aldaketa

Hello, without a doubt this is something that interests us all and that future generations will undoubtedly want to know, you can always aspire to something great in this case to reach one of the best universities in the world, Harvard must be the dream of anyone who want to self-improve or see if you can thrive in a very demanding academic environment

Enviado por: Descargar Amoung US para celular Cuándo: 2020.10.22 19:59

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula