Prospectiva blog

2004ko azaroaren 30a, asteartea

eu Etorkizunari begira

Hezkuntza XXI

Hezkuntza XXI etorkizuneko hezkuntza proiektua egiteko liburu zuria aurkeztu zuten joan zen ostegunean Josune Ariztondo, Josu Jon Imaz eta Markel Olanok: XXI.mendeko Euskal Hezkuntzarako Liburu Zuria.

Urte hasieran Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako EAJ-PNVren IV. Batzar Nagusian onartu zen Hezkuntza Txostenean (456 KB) oinarrituta dago XXI Mendeko Euskal hezkuntzarako helburuak eta proposamenak batzen dituen Hezkuntza XXI Liburu Zuria.

Etorkizunari aurre egiteko identifikatu diren erronka edo Funtsezko Sei Bektoreak egokiak dirudite :

  • Balioen Hezkuntza bultzatzea. Bakerako Hezkuntza bultzatzea.
  • Hezkuntza Eleanitza sendotu eta indartzea
  • Kulturen arteko Hezkuntza eta Europar Identitatea garatzea
  • Hezkuntza digitala Informazioaren Gizartean
  • Aurrerakuntza eta lehiakortasuna. Giza Kapitala: Pertsona Nagusien biziarteko Ikaskuntza
  • Kalitatea: hezkuntza-bikaintasuneko ereduak zabaldu.

Dokumentuan esaten denez, aldaketarako sei hezkuntza-faktore horiek luzatu eta hedatu egiten dute EAJ-k sarritan erabiltzen duen binomioa, Euskara eta Teknologia eta horretaz gain, hezkuntzarekiko konpromezua agertu zuen EAJ-k agerraldian, azken legealdietan hezkuntza ardurak zuzenean eraman ez duen arren.

Horrela, besteak beste Kalitatezko Zerbitzu Publikoaren aldeko apostua egiten da, Sorbidean dauden hezkuntza-industrien sustapena, baliapide pedagogikoak eragiteko eta, Interneten bitartez, mundu zabalean hedatu ahal izateko edo eskola-porrota bi legealditan zehar %5eko maila teknikora murriztea espero dela, aipatzen da.

Txosten interesgarria. Gainera, etorkizuneko gizarterako hain garrantzitsua den Hezkuntza Sektoreari buruz epe luzeari begira egindako hausnarketa hauek eskertzekoak dira benetan, are gehiago eztabaidatu, adostu eta aurrera eramaten badira.

Enviado por: Eneko Astigarraga. 00:05 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula