Prospectiva blog

2004ko abenduaren 8a, asteazkena

eu Bitxikeriak

Fidagarrienak erizainak eta botikariak

Fidagarritasun gutxien eskaintzen dutenek: auto-saltzaileak, publizistak, abokatuak eta kazetariak

Aurreko egunetako Lanbide Heziketarako Plangintza Estrategikoa eta Langileen perfil berrien eskaerei buruzko mezuak idatzi ditudala eta, profesioen inguruan nabegatzen ibili naiz.

Horrela, AEBetan Gallup inkesta etxeak urteetan - gutxienez, azkenengo 30 urteetan - egiten duen ikerketa batera ailegatu naiz: ogibide edo profesio ezberdinak eskaintzen duten konfidantza maila ematen duena.

Gallup-en ikerketa horren arabera, erizainak dira hiritarrei konfidantza maila handiena eskaintzen dieten profesionalak (%79). Botikariek ere maila altua lortzen dute, % 72a.

Ez dakit duela gutxi Bilbon egin zen Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan gaia jorratu zuten, baina informazioa ematera zuzentzen diren pare bat lanbide, Telebistarako kazetaritza eta prentsa idatzitarako kazetaritza, oso konfidantza maila eskasa lortzen dute: %23 eta % 21a ! Urriegia dirudi sinesgarritasuna trasmititu behar dituzten lanbideentzat.

Hala ere, okerrago daude konfidantza mailaren ranking horretan auto-saltzaileak, %9, publizitatearen profesionalak, %10, edo abokatuak %18a.

Esan bezala, emaitzak Gallup-ek AEB-etan egindako ikerketa batekoak dira, azaroaren 19 eta 21 bitartean, telefonoz egindako inkesta, 1.015 pertsonetako lagina batekin eta %3ko errore-marjinarekin.

Hemen emaitzak berdinak izango ote direnaren zalantzarekin geldituko gara. Edo... frogatzeko baino ez bada, erizainak ipiniko ditugu bozeramaile, egunkari erredakzio buru edo telebista aurkezle lanetan?

Enviado por: Eneko Astigarraga. 21:11 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula