Dudarik gabe gero eta gehiago dira era guztietako argitalpen digitalak eta, oraindik dokumentu guztien digitalizazioa urruti egon arren, asko dira erreferentzia digitala duten liburu, artikulu, tesi, eskuizkribu edo dokumentu anitzak. Hau da, azken finean hauei buruzko datu digitalak (egilea, data, edizioa, tituloa, hizkuntza, ....) baditugu.
Erreferentzia digital horiek, teoriaz, Interneten edozein dokumentu aurkigarria izatea bideratzen du. Baina horretarako gutxienez pare bat baldintza betetzea beharrezkoa da:
- erreferentzia digitaletan zenbait arau estandar jarraitzea, batez ere metadata edo datu digitalei buruko datuei dagokionez. Honetaz onena W3C-ko Metadata Activity kontsultatzea da edo zuzenean The Dublin Core Metadata Initiative -ra jotzea.
- erreferentzietara akzeso irekia uztea. Hau da, Interneterako formato itxiak, arraroak, flash-ekin eginak, 3wc-ren arauak betetzen ez dituztenak,... ez erabiltzea. Esate baterako. Open Archives Initiative -k proposatutako OAI estandarra erabiliz.
Horrela, Internetera konektatzen den edozein pertsonarentzat edozein dokumenturen erreferentzia aurkigarri izan beharko litzateke eta horrela uste dugu eta uste dute askok sortzen joango direla etorkizuneko Interneteko liburutegi digitalak.
OAI: Interneteko liburutegi nazional baterako abiapuntu
Horren inguruan ibili gara ikertzen azken hilebeteetan CodeSyntax eta Deustuko Unibertsitateko DELi taldekoek eta asteartean Durangoko Azokan, Joxe Aranzabalen esanetan aurkezpen interesgarria egin zuten Josu Azpillaga, Luistxo Fernandez eta Joseba Abaitua lagunek: OAI: estandar ireki bat, Interneteko liburutegi nazional baterako abiapuntu izenekoa.
Ederto azaltzen du Luistxo Fernandezek Ingelesen hilerrian nola Interneteko Liburutegi nazionala OAI-rekin ez den utopia bat oso proiektu posiblea baizik, eta nola Liburutegi nazionala argitaldari bakoitzaren eta guztien eskuetan dagoen, eta nola liburutegia, sarea bera den. Eta ederki erakutsi zuen Josu Azpillagak nola funtzionatzen duen OAI modu errealean, DELiko kideen laguntzarekin prestatu zuen demo edo aplikazioari esker.
MARC - MAchine- Readable Cataloging, eta OAI
Baina, zalantzarik balego, argitu beharra dago OAI estandarrak ez duela gaur egun erabiltzen diren MARC edo MARC21 bezalako beste estandarrak ordezkatzea nahi, baizik eta Interneterako hauek osatzea.
OAI estandarra liburu, dokumentu, artikulu zientifiko, etabarrei buruzko informazioa Internet bidez trukaketzeko dago pentsatua.
Eta gure ustez OAI-k bideratzen duen trukaketa honek eskaintzen duen akzesibilitate edo eskuragarritasunak egingo du posible Internet osoko liburutegia edo, nahi bada, gai espezifikoen araberako liburutegiak, esate baterako.
MARC (MAchine- Readable Cataloging) katalogazioarako formato estandarra da eta honekin lan egiten dute gaur egun liburutegi askok. Baina ez dago informazioa internet bidez trukatzeko pentsatua eta, gainera, normalean formato hori ez dute erabiltzen argitalpen etxeak, interneteko webguneak, liburu dendak edo liburu, dokumentu, artxibo, tesien,.. artean mugitzen diren beste eragile askok.
OAI estandar sinpleagoa da eta ez bakarrik liburutegiek, edozein argitaletxe, elkarte, webgune, ... erabil dezake Interneten bere informazioaren zabalkundea bideratuz.
Gainera, Digital Library Federation (DLF) konsortiumak OAI estandar ekimena bultzatzen dihardu eta DLF delakoaren atzean British Library, California Digital Library, Carnegie Mellon University, Columbia University, Cornell University, Council on Libraries and Information Resources, Dartmouth College, Emory University, Harvard University, Indiana University, Johns Hopkins University, Library of Congress, Massachusetts Institute of Technology, National Archives and Records Administration, New York Public Library, New York University, North Carolina State University, Pennsylvania State University, Princeton University, Rice University, Stanford University, University of California, Berkeley, University of Chicago, University of Illinois at Urbana-Champaign, University of Michigan, University of Minnesota, University of Pennsylvania, University of Southern California, University of Tennessee, University of Texas at Austin, University of Virginia, University of Washington, Yale University,... bezalako liburutegiak daude. Hau da, munduko liburutegi aurreratuenetarikoak!
BioMed Central: OAI-ren adibidea datu-emailearen aldetik
OAIren bidez liburu, artikulu, tesiak eta abarren informazioa nola zabaltzen den erakusten duen adibide majoa BioMed Central webgunean dugu.
Oso ekimen erabilgarria eta irekia da bere arlo konkretuan (Medikuntza eta Biologia), eredu edozein argitaletxe edo elkarte kultural bere arlo konkretuan eredu izan daiteken bezala. Baina, ikusi nola errazten duten BioMed-ekoek informazio banaketa: Link tu us edo Using BioMed Central's open access full text corpus for data mining research atalean. Bai, modu ezberdinetan - XML, OAI eta abar -, informazio jaso eta emateko prest daudela azaltzen dute.
Gainera, BioMed Central-en zehazki atal bat dago OAI bidez informazio zabalkundea errazteko: BioMed Central and the Open Archives Initiative eta hor ematen dute OAI formatoan bere informazioa jasotzeko URL-ak http://www.biomedcentral.com/oai/2.0/ esate baterako, metadatuen formatoak, etabar.
Berdin egin dezake edozein argitaletxe, unibertsitateko fakultate, herri liburutegi, elkarte, udal batzorde, ... horrelako orri bat sortuz bere webgunean, azalpenak emanez eta bere liburu, artikulu, ikerketa, eskuizkribu, dokumentuei ... OAI formatoetarako lotura emanez.
Horrela bere material eta informazioaren zabalkundea erraztuko dute, Internet bidez mundu osoari (baita ere aldameneko herriari) liburu edo dokumentu hori non dagoen jakin araziko diote.
Gero norberak erabakiko du zer edo nola eman: liburu, dokumentu edo informazio hori osorik, zatika edo laburpena eman libreki, saldu, erregalatu erregistratu ondoren, maileguan utzi, ... edo nahi duena. Baina, lokalizazioa, hau da, non dagoen eta nolako informazioa den jakitea, guztiz erraztuko du.
MARC eta OAI-ren arteko osagarritasuna
Aurrerago esan bezala, formato biak, MARC eta OAI, osagarriak dira:
OAI estandarrak MARC eta beste formato askorekiko loturak edo konbertsioak eskaintzen ditu. Era berean, MARC-ek OAI eta Dublin Core-rekin loturak edo konbertsioak ematen ditu XML-ren bidez.
MARC-etik OAI-ra, konbertsioa:
OAI-tik MARC-era, konbertsioa:
Etorkizuneko Liburutegiak
Esan bezala, adibide grafiko politak jarriz, ondo azaltzen du Luistxok etorkizuneko (edo bihar bertan hasteko) Liburutegi nazionala .
Tresnak badaude, dirudienez interesa ere. Bultzakadatxo bat eta denon gogoa baino ez du behar eraikitzen hasteko.
Etorkizuneko liburutegiak, web semantikoarekin erlazionatuta dauden OAI bezalako tresnekin lotuta daude eta esanda dagoen bezala, Liburutegi nazionala argitaldari eta agente bakoitzaren eta guztien eskuetan dago, eta liburutegia, sarea bera da.
Oso gertu, Akitanian, hasi dira OAI erabiltzen: adibidea datu biltzailearen aldetik
Frantziako Kultura Ministeritzako prentsa ohar batean irakur daiteke honako hau:
Banque Numerique du Savoir Aquitain BNSA edo Akitaniako Jakintzaren Gordailu Digitala delakoaren webgunean, iturri askotatik jasotako datu ezberdinak (artxiboak, argazkiak, dokumentuak,...) kontsultatu ahal izango dira OAI, Open Archives Initiative, protokoloari esker:
"Ce site portail permettra d'interroger de manière commune plusieurs sources de données hétérogènes (archives, photos, documents, etc.), par l'utilisation du protocole OAI."
"Développé dans le cadre de la Banque Numérique du Savoir Aquitain (BNSA), le projet Portail Aquitaine, propose un portail mettant en réseau des sources de données hétérogènes, réparties sur les serveurs des différents partenaires. Les différentes ressources sont indexées dans un format standard de métadonnées (Dublin Core), leur intégration dans le portail se faisant par collecte automatique des métadonnées (utilisation du protocole OAI- cf. infra)."
Akitaniako jakintzaren gune horren beta bertsioan dioenez , datu base ezberdinen heterogeneitatea gainditzeko eta iturri ezberdinak integratzeko Dublin Core eta OAI-PMH protokoloak erabiltzen dituzte:
Les sources d'information sont très hétérogènes, dans leurs objectifs, leur contenu, leur structure et leur moyens de mise en oeuvre. Par exemple, certaines informations sont difusées par des sites Web statiques standards, d'autres avec métadonnées, certaines proviennent de bases de données très structurées mais utilisant des outils anciens. Enfin, certaines sont offertes à l'aide de protocoles normalisés et récents pour l'échange de métadonnées.
Pour tenir compte de cette diversité (scientifique, technique et documentaire), deux outils sont utilisés par le prototype:
- Un format de description commun, ou pivot, basé sur le Dublin Core mais légèrement enrichi. Ainsi, toutes les ressources sont intégrées dans le site sous la forme d'une fiche descriptive respectant ce format.
- Une exploration et une indexation des fiches descriptives à l'aide d'un protocole normalisé: OAI-PMH, conçu pour répondre exactement à ce genre de besoin.
Kasu honetan arlo konkretu bateko datu-uzta edo jasoketa egiten da: Akitaniako Kultura.
Momentuz BNSA, leku hauetatik jasotzen ditu datuak.
Baina, esate baterako Bibliotheque National de France delakoaren Gallica liburutegi digitalak bere datuak BNSA-ren uzta biltzaileari ematen dizkion bezala, beste uzta biltzaile bati eman diezaizkioke. Horrela, BNSA-ari Akitaniari buruzko dutuak emago dizkio eta beste lurralde bati, Bretainari adibidez, bere interesekoak.
Horrela, beste misteriorik gabe, osatuko dira Liburutegi digital tematikoak.
Berdin, Akitaniako Museoei buruzko Le site des musees aquitains kasuan . Bere informazioa eta bere argitalpen eta erreferentziak ditu , baina horien zabalkunderako, Banque Numérique du Savoir Aquitain - BNSA guneari ematen dizkio bere datuak, baina berdin emango dizkio Frantzia edo Europa edo Mundo osoko Museoen datuak biltzen dituen gune batera.
Bada hori, jarraitzeko beste adibide bat!
Comentarios
No hay comentarios.