Prospectiva blog

2004ko abenduaren 14a, asteartea

eu Berriak

Urtea ideetan. New York Times dixit

Urteko tendentzia edo joera aipagarriak.

World Changing -en irakurri dut aste honetako New York Times Magazine aldizkariak 2004 urteko ideen bilduma dakarrela.

Erregistratu beharra dago, baina doan da, eta bertan The Year in Ideas: A to Z. aurkituko duzu. Beste modu batera esanda, urteko tendentzia edo joera aipagarriak. New York Times Magazinek zerrenda ateratzen duen laugarren urtea da.

Aurtengoan, Acoustic Keyboard Eavesdropping-tik You Don't Need Superstars To Win-era.

Tartean, kuriosoa New York bezelako metropolian Micropolis, The bezelako ideia urtekoen artean zerrendatzea. Baina, aurten hauteskundeak izan dituzte eta Bush-en aldeko botoa Mikropolis hauetatik (50.000 biztanle baino gutxiagoko eremuak) dator era masiboan.

Izan ere, eremu mikropolitano hauetan Bush-ek %60.6 portzetaia lortu zuen, Kerry-k % 39.2 lortzen zuen bitartean. Eta erabakikorra izan zen Ohio Estatuan, 29 eremu mikropolitanotik 27k gorri (errepublikano-Bush) bozkatu zuten, Bushen garaipena zihurtatuz.

Aipatutako webgunean urteko beste ideia asko. Oso AEB-koak batzuk noski ( Fertile Red States edo saski-baloiko arazoei buruzko 3-Point Problem, The ), baina globalak eta deigarriak beste batzuk: Skin Literature , Dumb Robots Are Better edo Giga-Waves .

STEPHEN HAWKING gizon prudentea eta azkarra da

Aurrekoarekin zerikusirik ez daukan zenbaki berdineko artikulu batean elkarrizketa bat egiten dio Deborah Solomon-ek Stephen Hawking irakasle famatuari.

Lehen galdera hau da:

  • Zein uste duzu dela fisika munduan aurten agertu den ideiarik inportanteena?

Eta Hawking -ek gizon prudente eta azkarra dela erakusten du erantzunean:

  • Ez dugu jakingo urte batzuek pasatu arte.

Ez dakit New York Times-eko magazine horretako artikulugileek erlaziorik duten....

Enviado por: Eneko Astigarraga. 20:05 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Re: Urtea ideetan. New York Times dixit

Kaixo, plazer bat da niretzat hemen egotea eta blog honetan gai honi buruz hitz egin ahal izatea, dudarik gabe gehien gustatzen zaidana, hori oso egia da. Izan ere, eremu mikropolitano honetan Bush-ek% 60.6 portzetaia lortu zuen, Kerry-k% 39.2 lortzen zuen bitartean. Eta erabakia izan zen Ohio Estatuan, 29 eremu mikropolitanotik 27k gorri (errepublikano-Bush) bozkatu zuten, Bushen garaipena zihurtatuz.

Enviado por: Descargar Amoung US para pc Cuándo: 2020.10.22 16:48

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula