Jakina da gaur egun Japon, Europa eta AEBak direla ekonomia indartsuenak munduan, baina Z+Blog! emerging futures issues blogean pare bat berri ikusi ditut etorkizunean derrigorrez ez dela horrela izan behar gogorarazi eta adierazten dituztenak.
Azkenengo G7 famatuen bileran, hau da munduko herrialde garatuenen bileran, beste herrialde talde garrantzitsu batzuen ordezkaritza egon zen, azkar garatzen ari diren herrialdeen blokea: BRIC delakoa.
BRIC taldeak Brazil, Russia, India eta Txina batzen ditu eta eremu askotan plazaratzen den aliantza da: ikerkuntza, osasuna, energia , etabar.
Finantzial informazioa eta albisteak eskaintzen dituen Bloomberg News -eko William Pesek-ek International Herald Tribune-eko artikulu batean komentatzen zuen energiaren arazoak eta gehiago.
Oraingoz G7-ko azken bilerara gonbidatu egin dituzte baina badago zeinek esaten duen hurrengo 50 urteetan BRIC taldeko ekonomiek G7-koekin lehiatu egingo dutela. Behintzat, Goldman Sachs finantzial etxe famatuko ekonomistek prestatutako Dreaming with BRICs: The Path to 2050 (adi, .pdf formatoa 580 KB) txostenean, horrelako aurreikuspenak isladatzen ziren.
BRIC delako taldean ematen ari den garapen ekonomikoa eta etengabeko produktibitate igoerak alde batetik, eta indar demografikoak eta energia kontsumoaren joerak bestetik, potentzialki behinik behin, 2050 urtea baino lehen BRIC taldea G6-aren (AEB, Japon, Britaina Handia, Frantzia, Alemania eta Italia), hau da munduko 6 ekonomi aurreratuenen aurretik ipini daiteke. Buru hauste geopolitiko bat baino gehiago ekarriko du, seguru.